Kontzertu ederra eskaini du gaur [martxoak 24] eguerdian Lekeitioko Musikaia Banda Txikiak. Emanaldia Nautika aurrean egitekoa bazen ere, eguraldia dela eta Konpainiako elizara lekualdatu behar izan dute. Aldaketak ez du eraginik izan; Konpainiako eliza jendez gainezka egon da, eta bikain aritu dira musikari gazteak Urtzi Iriondo zuzendariaren gidaritzapean.

Musikaiaren kontzertua Konpainiako elizan. Argazkiak: Lekeitioko Udala