World Wildlife Fund Adena GKEak aldaketa klimatikoaren aurkako itzalaldia deitu du gaurko [martxoak 24]. 20:30etik 21:30era egingo da, eta deialdia mundu osora zabalduta dago. Lekeitioko Udalak bat egingo du ekimen honegaz, hori dela eta, kontzijopeko eta udal aurrealdeko argiak itzaliko dituzte.

“Ekimen hau klima aldaketa arazoari, bizitzeko estilo jasangarrien sustapenari, garapen berriztagarria bultzatzeri, basoen, itsasoen eta baliabide naturalen kontserbazioari eta biodibertsitatearen galeraren aurkako borrokari buruz ohartarazteko ekintza da”, azaldu dute. Era berean, ordu tarte horretan beharrezkoak ez dituzten argiak itzaltzeko gonbidapena egiten diete herritarrei.