Urtero bezala, Aberri Eguna ospatuko dute Euskal Herriko hainbat txokotan. Alderdi politikoek Iruñean eta Bilbon antolatutako ekitaldietara joateko deia egin dute, baina Lea-Artibain ere egongo da ospatzeko aukerarik.
Ohi duten modura, ospakizunak izango dituzte hainbat batzokitan.
Lekeition, urtero bezala,
13:00ean, ikurrinaren igoera eta mitina izango dituzte. Bestalde, 12:00etan udaletxeko eskaileratan elkartzeko deia egin du Lekeitioko EH Bilduk. Lumentza mendira igoko dira, ondoren.
Menpekotasunetik askatasunera burujabe hobe lelopean antolatu du aurtengo Aberri Eguna
Iruñean Independentistak sareak. Manifestazioa
12.00etan abiatuko da Sarasate pasealekutik, toki berean amaitzeko.
Ondarroatik autobusa antolatu dute Iruñako Aberri Egunera joateko. Zaldupetik irtengo du autobusak, 09:30ean, eta bertan joateko izena Anaitasuna eta Kulixka tabernetan eman behar da.
EAJk Bilboko Plaza Barrian ospatuko du Aberri Eguna domekan
Gure etorkizuna, gure aberria lelopean. Ekitaldia
11:30ean hasiko da, eta jakinarazi dutenez, bertan egongo dira besteak beste, Andoni Ortuzar EBBko lehendakaria eta Iñigo Urkullu lehendakaria.
Aldarrikapen sozialak izango dira
Podemos Euskadiren Aberri Egunaren ardatza. Ekitaldi politikoa egingo dute Bilbon subiranotasuna gizarte klabean aldarrikatzeko.
Gure eskubideen jabe! Eskubide sozialek herrialdea eraikitzen dute lelopean, hitzaldia antolatu dute
La Morada egoitzan,
11:30ean.