Esku pilota jaialdia jokatuko da Lekeition
Domekan [apirilak 1], 17:00etan, esku pilota profesionaleko partidak jokatuko dira Lekeitioko Santi Brouard frontoian. Bi partidaz osatuko da jaialdia. Lehen partidan Dario-Uriondo eta Elordi-Irusta ariko dira nor baino nor gehiago. Partida nagusian, Jaka-Martija eta Altuna III-Tolosa neurtuko dira.
Sarrerak eguenean [martxoak 29] eta barikuan [martxoak 30] jarriko dituzte salgai pilotalekuko leihatilan, 12:00etatik 14:00etara, eta domekan bertan 16:00etatik aurrera.