Hondakin organikoen bilketagaz bat egin nahi dutenek
kit-ak eskuratzeko aukera izango dute egunotan, Lekeition. Eguaztenera arte [martxoak 28] eta apirilaren 3tik 7ra banaketa gune bat jarriko du Lea-Artibai Amankomunazgoak
kultur etxe ondoan, 10:00etatik 13:00etara eta
16:00etatik 18:00etara. “Ordutegi horretan joan ezin ez dutenek kultur etxekoei eman behar die etxera heldu zaien inprimakia , eta gu arduratuko gara eurekin harremanetan jartzen”.
Hondakin organikoen kontenedorea. Argazkia: Lekeitioko Udala
Azaroan hasi zen martxan hondakin organikoen bilketa Lekeition. Hondakin hori kontenedore marroietara bota behar da, poltsa konpostagarrietan sartuta. Zeregin hori errazteko
kit-ak banatu dituzte. Hondakinak biltzeko ontzi txikiak, poltsa konpostagarriak, edukiontzia zabaltzeko txartel magnetikoak eta hondakinak nora bideratu behar diren zehazten duen eskuorriak osatzen dute
kit-a.