Lekeitioko Udalak kalatxorien populazioa kontrolatzeko kanpaina hasiko du
Azken bi urteetan egin bezala, aurten ere, Kalatxorien populazioa kontrolatzeko kanpaina jarriko du martxan Lekeitioko Udalak. Apirilean hastea dute asmoa, azaldu dutenez, «sasoi horretan jartzen baitituzte arraultzak kalatxoriek».
Kanpainaren bitartez hegazti horien populazio handia kontrolpean mantentzea bilatzen dute, eta lan hori aurrera eramateko herritarren kolaborazioa eskatu dute. «Herritarren laguntza ezinbestekoa da kalatxoriak lokalizatzeko», azpimarratu dute. Beraz, etxeko edo auzoko teilatuetan habiak dauden susmoa dutenei, udaletxean haien berri emateko eskatu die Lekeitioko Udalak. «Jakinarazpena udaletxera bertara etorrita edota udala@lekeitio.eus helbide elketronikora mezu bat idatzita egin dezakezue».