Eskola kirol mailako gazte duatloia egongo da Lekeition,
apirilaren 8an. Benjamin, alebin eta txikien mailetako kirolariek parte hartu ahalko dute
Garraitz Kirol Taldeak eta Lekeitioko Udalak antolatuta egingo den kirol proban. Mailaren arabera, distantzia ezberdinak egin beharko dituzte parte hartzaileek. Irteera
11:00etan izango da plazatik.
9 eta 10 urte (2009-2008) dituzten benjamin mailako kirolariek 250 metro korrika, 1.000 metro bizikletan eta 100 metro korrika egin beharko dituzte;
11-12 urteko (2007-2006) alebinek, berriz, 500 metro korrika, 2.000 metro bizikletan eta 250 korrika; txikien mailakoek, ostera,
13 eta 14 urte (2005-2004), 1.000 metro korrika, 4.000 metro bizikletan eta 500 metro korrika.
Lekeitioko gazte duatloia.
Proban parte hartu ahal izateko izena aldez aurretik eman daiteke
630 680 187 telefono zenbakira deituta, edo bestela duatloiaren egunean bertan,
10:00etatik aurrera, plazan. Izena emateko orrian datu guztiak bete behar direla azaldu dute Garraitz Kirol Taldekoek, “eta gurasoen baimena izenpetuta aurkeztu behar da”.
Parte hartzaile guztiek oroigarri bat jasoko dute probaren amaieran.