Apirilaren 27an eta 28an Lea-Artibai eskualdea zeharkatuko duen
VII. Lea-Artibai Rallya aurkeztuko du eguaztenean [martxoak 28], Kastinparro Racing taldeak. Aurtengo probaren nondik norako guztiak azalduko dituzte, Markina-Xemeingo udaletxeko osoko bilkura aretoan egingo duten ekitaldi zabalean. Aurtengo rallyaren berri eduki nahi dutenek
20:00etan izango dute hitzordua. Ibilbideak, ordutegiak… xehetasun guztiak emango dituztela aurreratu dute Kastinparro taldeko kideek eta rallyzale guztiak gonbidatu dituzte aurkezpenera.