Lea-Artibai Amankomunazgoak jakitera eman duenez, apirila amaieran poltsa organikoak eskuratzeko makinak ipiniko ditu organikoaren bilketa bereizten duten herri batzuetan;
Markina-Xemeinen (Artibai kaleko 4. zenbakian),
Lekeition (Merkatu Plazan) eta
Ondarroan (Alamedan dagoen udal zerbitzu orokorretako sarreran) ipiniko dituzte makinak.
Makinak ipintzeko erabakia herritarrek agertutako kezken haritik datorrela azaldu dute. “Herritarrek kezka adierazi duten poltsak amaitu eta gero berriak nola lortu ez zekitelako”. Zehaztu dutenez, txarteldun bakoitzak
bi hiletik behin 37 poltsako sorta bat eskuratu ahalko du makinan.
Organikoa bereizten duten
gainerako herrietako bizilagunek euren herriko
udaletxean eskatu ahalko dituzte poltsak. Dena dela, aipatu hiru herrietan ipiniko diren makinetan ere eskuratu ahalko dituzte, euren txartela erabilita.
Amankomunazgoak Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntza bati esker ipiniko ditu makinak.
Organikoa birziklatzeko poltsak eta txartela.