Bilboko Pabellon 6 arte eszenikoen guneak antolatzen duen Antzerki Laburren Jardunaldien baitan ikusi ahalko da aktore ondarrutarraren Kale gorrian obra. Zehatz esateko,
ondoko egunetan eta ordutegietan ikusi ahalko da antzezlana: martxoak 30 (19:00, 20:00, 21:00 eta 22:00), martxoak 31 (19:30, 20:30 eta 21:30) eta apirilak 1 (19:00, 20:00 eta 21:00).
Sarrerak emanaldia hasi baino lehen
txarteldegian salduko dituzte.
Ainhoa Etxebarria (lepoz), eta Josh Ortiz de Zarate eta Iñigo Elosegi aktoreak, Ondarroako Kaleandin.
Josh Ortiz de Zarate eta
Iñigo Elosegi izango dira aktoreak. Etxebarriak esan du urduri dagoela.
Sinopsia: “Gizakia izaki soziala den heinean, gizakiekin komunikatzeko beharra du. Zer gertatzen da besteen azpitik zaudenean? Krisi garaietan ateratzen da gizakion alde basatia, arrazista…”.
HONEKIN LOTUTA: Obraren inguruko informazio gehiago