Mahfoudy-k Donostian jokatutako Muay Thai K1 Kick Light txapelketan lortu du urrezko domina.
Euskal Herri mailako Open txapelketa izan zen, eta Mahfoudy-gaz batera Elkar Sporteko beste lau kirolarik ere parte hartu zuten. «Mahfoudy-k 63. kategorian lortu zuen domina, eta taldeko gainontzeko kirolariek ere borrokaldi gogorrak egin zituzten», esan dute Elkar Sporteko arduradunek.
Elkar Sporteko kideak, Donostian. Argazkia: Elkar Sport
Denboraldi ona egiten ari dira Elkar Sportekoak: Euskadiko Kickboxing txapelketan txapeldun geratu ziren hiru kide, eta Espainiako Muay Thai txapelketan zilarrezko eta brontzezko dominak lortu zituzten.
Euskadiko txapeldun geratu ziren hiru kirolariak ondokoak izan ziren: Aitor Unzalu, Figri Sabri eta Carlos Barbosa. Horiek Espainiako Kickboxing Txapelketa lehiatuko dute apirilaren 28an eta 29an.