Eguraldiak lagundu ez zuen arren, giro onean ospatu zen atzo [apirilak 8] Gazte Duatloia, Lekeition. Garraitz Kirol Taldeak udalaren laguntzagaz antolatutako kirol ekimenak benjamin, alebin eta txikien mailetako
51 ume eta gazte bildu zituen. Guraso eta herritar askoren laguntza izan zutela antolaketan azaldu du Luis Aretxabaleta Garraitz Kirol Taldeko lehendakariak, eta kirolari gazteek ezeleko ezbeharrik barik osatu zutela proba nabarmendu du.
Gazteak aringa-aringa. Argazkia: Lekeitioko Udala
Mailaren arabera,
distantzia ezberdinak osatu behar izan zituzten 9 urtetik 14 urtera arteko gaztetxoek bizikletan eta aringa-aringa. Independentzia plazatik hasita portuan eta parkean zehar ibili ziren batera eta bestera. Urtero bezala, guztiek izan zituzten dominak eta bizikletako botilak opari amaieran.
Gazte Duatloiko parte hartzaile batzuk bizikletan. Argazkia: Lekeitioko Udala