Lekeitioko tinglaua konponduko dute
Lekeitioko tinglauko muturra konpontzen hasiko dira egunotan, hori dela eta, pasealekua itxiko dutela jakitera eman du Lekeitioko Udalak. Azaldu duenez, azken urteetako denboraleen eta ur korronteen ondorioz, muturra apurtzen joan da, eta zimendua sendotzeko eta egonkortzeko lanak egingo dituzte.
Eusko Jaurlaritzak zuzenduko dituen lanak egun gutxi batzuk barru hasiko dira, eta hiru hilabetetako luzera izango dute. Epe horretan guztian pasealekua itxita mantenduko dute, “goiko zein beheko ibilbidea”.