Markina-Xemeingo kiroldegiak ordutegia luzatu du
Erabiltzaileen eskariei erantzunez, Atxondo Kiroldegia ordubete aurretik zabalduko dute hemendik aurrera. Neguko denboraldian, urritik ekainera bitartean 08:00etan irekiko ditu ateak astelehenetik barikura, eta 08:30ean, zapatuetan eta domeketan. Uda garaian, berriz, uztailetik irailera bitartean 08:30ean irekiko dira instalazioak. Itxiera ordutegia berdin mantenduko da urte osoan.
Horrez gain, abuztuaren lehen aste bietan ere, kiroldegi osoa zabalik egongo dela jakitera eman du Markina-Xemeingo Udalak. Beste bi asteak, beti bezala, mantenimendua egiteko itxiko direla azaldu dute.