Zapatuan [apirilak 14] jokatuko da Bilboko BBK Aretoan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarriko Faseko lehenengo kanporaketa, eta domekan [apirilak 15] bigarrena, Derioko Gurea aretoan. Lehenengo saioan
Bikain Urkiri Etxebarria ondarrutarra ariko da, eta bigarren saioan
Aissa Intxausti Aburruza lekeitiarra. Bi saioak 17:30ean hasiko dira.
Urkirigaz batera,
zapatuan ondoko bertsolariak ere ariko dira:
Asier Legarreta Legarreta (Mungia),
Ekaitz Larrazabal Gutierrez Katxo (Algorta),
Maddalen Ruesgas Rasines (Berango),
Mikel Goiriena Larrazabal (Mungia) eta
Peru Astigarraga Murgoitiobeña (Iurreta). Ruesgasek eta Astigarragak lehenengoz parte hartuko dute txapelketan.
Gai jartzailea Oier Iturralde Fernandez
Atano (Erromo) izango da. Epaimahaia ondokoek osatuko dute: Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa (Gernika-Lumo),
Mirari Azula Aurrekoetxea (Lekeitio) eta Miriam Juaristi Urizar (Zaldibar). Idazkaria
Itziar Basterretxea Olarreaga (Ondarroa) izango da.
Domekako saioan, ostera, ondoko bertsolariek parte hartuko dute Intxaustigaz batera:
Enare Muniategi Etxabe (Gautegiz Arteaga),
Iñigo Kortazar Elias (Algorta),
Koldo Gezuraga Seijido (Gernika-Lumo),
Malen Amenabar Larrañaga (Larrabetzu) eta
Mikel Retolaza Etxebarria (Busturia).
Gai jartzailea Xabier Sainz de la Maza Bilbao (Leioa) izango da. Epaimahaia ondokoek osatuko dute: Joseba Santxo Uriarte (Algorta),
Mirari Azula Aurrekoetxea (Lekeitio) eta Miriam Juaristi Urizar (Zaldibar). Idazkaria
Itziar Basterretxea Olarreaga (Ondarroa) izango da.
Sarrerak. Saioetako sarrerak txarteldegietan egongo dira salgai, egunean bertan, 17:00etatik aurrera.
HONEKIN LOTUTA: Txapelketaren inguruko informazio orokorra