Bisitarientzat interesgarriak izan daitezken gaiak eta edukiak kontuan hartuta, turismo
webgune berria jarri dute martxan Markina-Xemeingo Udalak eta Turismo Mahaiak. Herriko Planoa eta Turistaren Gidaren bide beretik jarraituz, Markina-Xemeingo eskaintza turistikoa modu erakargarri eta praktiko batean erakustea du helburu atari berriak.
Goiko Portala, iturria eta udaletxea.
Webgune erakargarri, praktiko eta dinamiko bat sortu nahi izan dutela azaldu dute. “Markina-Xemeinek eskaintzen dituen aukera guztiak modu erraz, erakargarri eta intuitibo batean jasotzea du helburu”. Hala, informazio guztia
irudi bidez lagunduta dago, mapez eta irudiz, besteak beste. Gainera, webgunea aldakorra eta dinamikoa izango da. “Datozen hilabeteetan bideoak eta urte sasoi bakoitzarekin lotutako informazioa eguneratuko da”, aurreratu dute.
Atalak. Webgune berria herriko ondarea, produktuak eta herrian dauden aukera ezberdinak erakusteko erakusleihoa izango da, eta aukera guztiak begirada batean hautemateko, atal ezberdinetan banatu dute. “Zer Ikusi eta Zer Egin ataletan, adibidez, aisialdiarekin loturiko informazioa bildu da. Batetik, herriko txoko esanguratsuenen inguruko informazioa jaso da Zer Ikusi atalean, eta ikustea merezi duten bestelako herriko gune interesgarri batzuei ere tartea eskaini zaie”.
Momentuz, informazio guztia euskeraz eta gaztelaniaz dago, baina zehaztu dutenez, eduki guztia ingelesez ere kontsultatu ahal izango da datozen hilabeteetan
Kultur ondareagaz gain, jardueren gaineko proposamenek ere badaukate tokia atari berrian; hala, turismo aktiborako proposamenek, turismo kulturalak eta agenda kulturalak osatzen dute Zer Egin atala. “Gastronomia, Hartu Ostatu eta Done Jakue ataletan, ostera, komertzio, denda eta tabernen informazioa jaso da, eta baita bertako produktuak eskaintzen dituzten saltokien eta lotarako tokien eskaintza ere”. Azkenik, Kokapena atala osatzen dute interesgune guztien mapek, Turistaren Planoak eta Turistaren Gidak.
Momentuz, informazio guztia euskeraz eta gaztelaniaz dago, baina zehaztu dutenez, eduki guztia ingelesez ere kontsultatu ahal izango da datozen hilabeteetan.