Ekintzak
Zapran gagoz Lekeitioko 27. Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren baitan daude kokatuta. Azaldu dutenez, Musika Maratoia egun osoko ekintza izango da. «Musika eta animazioa izango dira nagusi herriko kaleetan».
Horrez gain, lehenengo kantu bazkaria ere egingo dute, frontoian; Jon Egaña sukaldariak 450 lagunentzako menua prestatuko du. «Bazkarirako txartel guztiak agortu egin dira».
Kantu bazkaria egin eta gero, Musika Maratoiagaz jarraituko dute herritarrek. Ekintza hori Independentzia plazan amaituko da, 22:00etan.
[EGITARAUA]
Herritar guztiei jaian parte hartzeko gonbitea egin nahi izan diete antolatzaileek. «Guztion parte hartzeagaz eskolak eta gure haurrek irabaziko dute».
Aste Santuko zozketa. Beste alde batetik, Aste Santuko oporraldirako Zapran gagoz oporretan zozketa abiatu zuten. Horretan, Zapran gagoz-en arroparen bat jantzita zuten herritarren argazkiak bildu dituzte. «Ekimenak arrakasta handia eduki du, eta 80 argazki baino gehiago bidali dituzte». Euskal Herriko txoko ezberdinetan ateratako argazkiez gain, ondoko lekuetakoak ere jaso dituzte: Londres, Katalunia, Granada, Jordania, Paris, Sevilla, Landak, Azore uharteak, Dubrovnic, Mallorca…
Benedicto eta Ibañez, Petran (Jordania). Argazkia: Zapran gagoz
Zozketa horretan parte hartu dutenen artean kantu bazkarirako helduentzako bi txartel eta Zapran gagoz produktuetan gastatzeko 30 euroko bonua zozkatu dituzte. Zozketaren irabazleak ondokoak izan dira:
Peru Ibañez de Aldekoa eta Lourdes Benedicto (Jordaniako Petran ateratako argazkia), eta
Ianire Ispizua (Leitzako Peru-harri gunetik bidalitako argazkia). Ibañezek eta Benedictok kantu bazkarirako txartelak irabazi dituzte, eta Ispizuak bonua.
Ispizuaren argazkia, Peru-harrin aterata. Argazkia: Zapran gagoz