Balantzea Lorea Bilbao diputatuak eta Diego Garate arkeologoak egingo dute. 2014an hasitako indusketak jarraituz, aurkikuntza 2015eko irailaren 25ean egin zuten Garatek eta IƱaki Intxaurbe espeleologoak. Ordutik, koba aztertzen ibili dira, eta azterketa horien gorabeheren berri emango dute astelehenean, 10:00etan, Bilboko Arkeologi Museoan.
Atxurran aurkitutako aztarnen balioa kontuan hartuta, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako proiektu zientifikoa egiten ari dira koban. “Atxurra santutegi bat da, margoengatik eta han bizi izan ziren gizakiek utzitako arrastoengatik”. Aurreratu dutenez, Atxurran aurkitutako pieza batzuk Bilboko Arkeologi Museoan egongo dira ikusgai.
Atxurra koba, barrutik. Argazkia: Ades.