Bertso Afaria egongo da Etxebarrian
Etxebarriko Gazte Asanbladak eta ETX elkarteak antolatuta Bertso Afaria egongo da barikuanĀ [apirilak 20] Etxebarrian, Xabat Galletebeitia, Lander Ibarluzea Aitxulua eta Oihana Bartra bertsolariekin. Ekitaldia 19:30ean hasiko da trikipoteoagaz eta 21:00etan izango da afaria Irubide tabernan.
Afariko txartelak Etxebarriko Irubide, Otsolo eta Olaia eta Markina-Xemeingo Eder tabernetan eskuratu daitezke 12 eurotan. Menu beganoa ere egongo dela jakitera eman dute antolatzaileek.