Berriatuatik Mendexara mendi irteera egingo dute domekan
Irteera domekan [apirilak 22] egingo dute , eta joan nahi dutenek aurretiaz izena eman behar dute udaletxean. Barikua orduko izena emateko eskatu dute.
Kirola eginez, naturaz gozatzeko egun pasa egiteko proposamena da domeka honetakoa. 09:30ean Herriko Plazan elkartuko dira, eta handik Milloi, Kalamendi eta Asterrika pasatuko dituzte Mendexara heldu aurretik. Umeentzat, berriz, Asterrikatik Mendexara arteko ibilaldia prestatu dute.
Bakoitzak bere bazkaria eroan behar duela jakitera eman dute, eta bueltako autobusa 18:00etan izango da.