Dantzaren Nazioarteko egunaren harira, urtean egiten duten lana kalera atera zuten asteburuan, Lekeitio eta Markina-Xemeingo dantzariek. Talan egin zuten erakustaldia lekeitiarrek domekan [apirilak 15] eta Arkupea izan zen erakustoki Markina-Xemeinen zapatuan [apirilak 14].
Dantzaren Nazioarteko Eguneko emanaldia Markina-Xemeinen.
Zerutxu dantza taldeko txikiek, Balleteko talde guztiak eta Dantza Modernoko taldeek egin zuten dantza Markina-Xemeinen. Zerutxu dantza taldekoak urte asko daramate herrian dantzaren kultura sustatzen eta Ballet eta Dantza Modernoak ere indar handia hartu du azken urteetan. Horren erakusgarri izan zen dantzari txikien emanaldia. Gogoz txalotu zuen Arkupea bete zueen publikoak dantzari txikiek egindako ahalegina.
Lekeitiotoko Nazioarteko Dantzaren Eguneko emanaldia. Argazkia: Lekeitioko Udala
Itsasoari begira egin zuten dantza Lekeitioko dantzariek. Talako hesia izan zuten oraingoan, dantzan egiteko barra. Ballet eta dantza moderno erakustaldiak eskaini zituzten adin ezberdinetako ume eta gaztetxoek, ikusleen gozamenerako.
Dantzarte Elkarteak antolatuta, zapatuan [apirilak 21] ospatuko dute Dantzaren Nazioarteko Eguna Ondarroan.
XII. Ondarroako Barra eta
Dantza Kalean ekitaldiak egongo dira hondartzako Plaiko Zubi ondoan eta Itsasaurre Plazan. 12:30ean hasiko da Barra txikia, 13:00etan Barra handia eta 13:45ean Dantza Kalean Itsasaurren.