Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Guardia Zibilak Liher Aretxabaleta Rodriguez atxilotu zuen 2017ko uztailaren 17an. Lekeitiarrari ETAk 2005. urteko maiatzaren 25ean Madrilen (Espainia) egindako atentatuan parte hartzea egotzi zioten, eta ekainaren amaieran eduki zuen epaiketa. Aretxabaletari 500 urtetik gorako kartzela zigorra ezarri zioten.
Liher Aretxabaleta Rodriguez askatzeko eskatu zuten Lekeition.
Epaiaren aurka gora jo zuen defentsak, baina Espainiako Auzitegi Gorenak helegiteak aurkezteko arrazoi guztiak atzera bota ditu, eta “Aretxabaleta 45 pertsona hiltzen saiatu” zela berretsi du. Hartara, legeak dioenaren arabera, lekeitiarrak 40 urteko kartzela zigorra bete beharko du. Era berean, Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako ia 500.000 euroko kalte ordaina ordaindu beharko die atentatu hartan izandako zaurituei eta kalte materialak jasan zituztenei.
Aretxabaletagaz batera atentatu hartan Alaitz Arramendi Jaunarenak parte hartu zuela ere zehaztu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta berari ezarritako zigorra ere baieztatu du Espainiako Auzitegi Gorenak.
HONEKIN LOTUTA: Espainiako Auzkitegi Nazionalaren epaiketa