Aurten ere Karmen jaiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Markina-Xemeingo Udalak. Bi sari egongo dira, eta
lehenengo saria 16 urtetik beherakoentzat izango da aurten: jaietako programaren portada eta 150 euro. 16 urtetik gorakoen mailako irabazleak, berriz, 150 euro eramango ditu, eta bere lana jaietako programaren kontrazalean agertuko da.
Lexuri Doyague Markina-Xemeingo 2017ko Karmen Jaietako kartel lehiaketako irabazlea.
Lehiaketan taldean zein bakarka parte hartu daiteke, eta egile bakoitzak
gehienez hiru kartel aurkeztu ahal izango ditu, bakoitza bere goitizenagaz. Kartelean agertu beharreko testua hurrengoa izango da:
KARMEN JAIAK 2018. Markina-Xemein.
Teknika librea izango da, baina lanak A3 neurria eta formatu bertikala izan beharko duela zehaztu dute. Euskarri gogorrean edo paperean zein digitalean aurkeztu ahalko dira.
Karmen jaietako kartel lehiaketako OINARRIAK
Lanak
maiatzaren 25eko 13:30ak arte entregatu ahalko dira Markina-Xemeingo udaletxean edo Uhagon kulturguneko bulegoan.
Udalak eta jai batzordeak izendatutako epaimahai batek aukeratuko ditu lanak, eta horien erabakia ekainaren 20an emango dute jakitera. Lanen kalitatea behar bestekoa ez bada, epaimahaiak saririk ez ematea erabaki dezakeela zehaztu dute.
Jaietako egitaraua kaleratzen dutenean egingo dute sari banaketa, “jaiak hasi baino bi aste aurretik gutxi gorabehera”.
Karmen jaietako kartel lehiaketako OINARRIAK