Musikaia Musika Eskolak hirugarren urtez jarraian Musikaia Eguna ospatuko du barikuan [apirilak 20], eta berritasunekin datoz aurten. Lehen urtez, Limoneroetan ospatuko dute eguna, eta Musikaiako arduradunek aurreratu dutenez, Euskal Dantzak aitzakitzat hartuaz, kanta batzuk abestu eta dantzatu ere egingo dituzte.
Musikaiako ikasleak kalejiran portuan zehar. Argazkia: Musikaia
17:15ean Musika Eskolako ikasle eta guraso guztiak Nautika aurrean elkartuko dira, eta
17.30ean Trikitixa Taldearen kalejiragaz hasiko dute ospakizuna. San Kristobal Enparantzara joango dira kalejiran, Eliza ingurutik igarota, eta bertan,
18:00etan eskainiko dute emanaldia. “
Agur Xiberua abestiagaz amaituko dugu emanaldi txikitxo hau”, azaldu dute. Musikaia Eguna borobiltzeko gainera, txokolatada eskainiko du Musika Eskolak, ikasle, guraso eta herritarrentzat.