Tarinek III. Gitarra Entzunaldia eskainiko du Markina-Xemeinen
Berriatua eta Markina-Xemeingo Tarine udal musika eskolak astelehenean [apirilak 23] eskainiko du emanaldia, 18:30ean, Markina-Xemeingo Kontzekupeko Aretoan. Aurreratu dutenez, 15 ikaslek parte hartuko dute emanaldian; bakarkako saioak eskainiko dituzte. Pablo F. Arrieta irakaslearen ikasleak dira saioa eskainiko dutenak.
Gainerako entzunaldietan modura, honetan ere ikasleek orain arte ikasitakoa aurrez aurre entzuteko aukera edukiko dute herritarrek. “Adin tarte ezberdineko ikasleak ariko dira, eta denetariko abestiak eskainiko dituzte”.
Tarinekoek emanaldiagaz gozatzera hurreratzeko gonbitea egin nahi izan diete herritarrei.
Kaxero Gaupaseroren jaitsiera prestatzen. Bestalde, Berriatuko San Gregorio jaiak ate joka datozela eta, turutak konpontzen eta abar ari dira Berriatuko ikasleak. Hurrengo hitzordua apirilaren 26an dutela esan dute, 19:00etan. “Egun horretan Kaxero Gaupaseroren jaitsierako entsegua egingo dugu”.