Garbiñe Aranbarri aktore ondarrutarra, BAI antzerki eskolaren 'Jauria' obran
Ondarroako Tramana & Brix antzerki taldeko kidea antzerkia ikasten ari da Bizkaiko Antzerki Ikastegian. Antzerkizaletasuna txiki-txikitatik daukala dio. Egiten ari denagaz pozik dagoOndarroako Tramana & Brix antzerki taldeko Garbiñe Aranbarri ...
Ondarroako Tramana & Brix antzerki taldeko kidea antzerkia ikasten ari da Bizkaiko Antzerki Ikastegian. Antzerkizaletasuna txiki-txikitatik daukala dio. Egiten ari denagaz pozik dago
Ondarroako Tramana & Brix antzerki taldeko Garbiñe Aranbarri ondarrutarra Bizkaiko Antzerki Ikastegiaren baitan sortutako Jauria antzezlanean ari da parte hartzen. Barakaldon bi saio eskaini eta gero, bihar Durangoko San Agustin kulturgunean ariko dira, 20:00etan.Ofizioz aktorea ez bada ere, antzerki zaletasuna txiki-txikitatik zainetan daramala aitortu du ondarrutarrak. «Lehen Hezkuntzako 3. mailan nengoela, inprobisazio txiki bat egin behar izan genuen, eta oso ondo pasatu nuen. Txinparta hor sortu zitzaidala esan liteke».
Zaletasunari jarraituz, urteak beranduago, Ana Elordi aktore ondarrutarragaz harremanetan jarri, eta Trama & Brix antzerki taldean sartu zen. «Antzezteko gogoa beti eduki izan dut».
Lanbideak bultzatuta han eta hemen ibili denean ere, antzerki ikastaroak egin izan dituela aitortu du; antzerki munduan formakuntza jasotzen aritu da.
Duela urte batzuk Barakaldon hasi zen lanean, eta gozatzeko zer edo zer egin nahi zuela pentsatuta, BAI eskolan hasi zen antzerkia ikasten.
Ikasketekin jarraituz, aurten, ikasturteko proiektu bat egin behar izan dutela dio. «Antzezlan bat sortzea izan da proiektua, eta hortik jaio da Jauria obra».
Obrari buruz
Ordubete eta 45 minutuko iraupena duen obra dela dio, eta gustura ari dela. «Antzezlanak familia baten barruko harremanetan dauka oinarria, baina bizitzako edozein alorretara eraman ahal da. Bizitzan tokatzen zaizkigun egitekoei buruzko kontakizuna da. Izan ere, zer gertatzen da pertsona batek egokitutako rola ez badu betetzen?».
Bihar Durangon aritu eta gero, beste hainbat emanaldi ere eskainiko dituztela aurreratu du. Hala, ekainaren 15ean Bilboko Pabellon 6 arte eszenikoen gunean egongo dira. Oraindik data gehiago zehaztu ez badituzte ere, beste herri batzuetan ere Jauria ikusteko aukera egongo dela esan du.
Antzezlana gaztelaniaz bada ere, euskarazko bertsioa ere prestatzen ari dira. «Taldekide batzuk ez dira euskaldunak, eta hori beste erronka bat izango da».
Bien bitartean, Aranbarrik antzerki ikasketekin jarraituko du. «Hurrengo ikasturtean beste proiektu bat egin beharko dugu. Horretan beste obra bat sortu beharko dugu, baina laburragoa izango da».