Xisterako neskek Gipuzkoako finala jokatuko dute
Domekan [apirilak 22] Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatuko dituzte Gipuzkoako Txapelketaren finalak, 11:00etatik aurrera. Alebin mailako finala lehiatuko dute lehendabizi, eta ondoren, txikien mailakoen txanda izango da.
Alebinetan, Mutrikuko Danok Bat taldeko Ekhi Letek, Aiert Beristainek eta Aimar Floresek Tolosako Beotibar taldeko Maddi Jauregiren, Xabat Altunaren eta Unax Baldaren aurka jokatuko dute.
Txikien mailan, aldiz, Mutrikuko Danok Bat taldeko Eneritz Lizardi eta Eñaut Urreisti bikoteak Zumaiako Gonzalo Agirreren eta Julen Cabanillasen aurka neurtuko dituzte indarrak.
Xistera, gainerako klubekin batera, nesken zestak indarra har dezan lan asko ari da egiten, eta horren emaitzak dagoeneko iristen hasi direla azpimarratu dute.
Mutrikuko Danok Bat taldeko Jose Mari Manzisidorrek adierazi du bikote onak dituztela, eta aurtengo txapelketan nahiz aurrekoetan lortutako emaitzekin pozik daudela: “Aurreko urtean ere bi bikote sartu genituen finalean, maila bakoitzean bikote bana. Gure asmoa ume eta gaztetxoak pilotan haztea da, eta denei jokatzeko aukerak ematea”.