Apirilaren 22an amaituko da Lekeitioko mendi martxan izena emateko epea
Lekeitioko Udalak antolatuta, apirilaren 29an Lekeition egingo den mendi martxan parte hartu nahi dutenek domekara arte [apirilak 22] izango dute izena emateko epea zabalik. Izen-ematea zein ordainketa online egin daitezke Lekeitioko Udalaren webgunean edota aurrez aurre Santi Brouard Kiroldegian.
Bi ibilbide egongo dira aukeran: 22,2 kilometroko ibilbide luzea eta 11,5 kilometroko laburra. Izena ematerako orduan 13 euro ordaindu beharko dituzte luzeko partaideek eta 11 euro laburrekoek. Epez kanpo izena ematen dutenek, berriz, gehiago ordindu beharko dute, 15 euro luzera zein laburrera joateko. Bestalde, 14 urtetik beherakoek beherapena izango dute eta 8 euro besterik ez dituzte ordaindu beharko.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, ibilbide osoan antolakuntzako pertsonak egongo dira partaideei laguntasuna emateko, eta anbulantzia zerbitzua ere egongo da partaideak ibilaldia egiten dauden bitartean. Era berean, biĀ hornidura gune izango dituzte ibilaldi luzekoek atsedena hartzeko eta bakarra ibilbide laburrekoek. “Amaieran partaide guztientzat pintxoak egongo dira”.
Partaide guztiek kamiseta bat izango dute sari gisa. Hala ere, epez kanpo izena ematen dutenei ez diete kamisetarik ziurtatzen.
Informazio gehiago nahi duenak 94-624 30 05 telefono zenbakira dei dezake edo mezu bat bidali kiroldegia@lekeitio.eus helbide elektronikora.