2018ko Peru Abarka Lehiaketak badauka irabazlea. Album lehiaketara aurkeztu diren 32 lanetatik Ane Labakaren
Ezpainetakoa aukeratu du epaimahaiak. Jakitera eman dutenez, kalitate handiko lanak egon dira aurten. “Hala ere, bat hautatu eta saritu behar da, eta aho batez aukeratua izan da
Ezpainetakoa izenburua daramana”.

Ane Labaka. Argazkia: Peru Abarka Album Lehiaketa
Epaimahaiaren esanetan,
irudi ezberdinen erabileragaz elikatzen du istorioa Labakak. “Han eta hemen egitura apurtzen duten esaldiek ematen diote biribiltasuna”. Lan irabazleak hausnarketarako abiapuntu ederra ematen duela ere gaineratu dute, baita kritikarako ere: gizartea, zenbait jarrera… “Kontatzeko modua freskoa eta heldua da aldi berean, tratatutako gaia erraza ez izan arren”. Hitz gutxitan, indar handiko ipuina dela azpimarratu dute.
Irabazleak
1.700 euroko saria jasoko du, eta Horrez gain, lana argitaratuko da album formatuan, aurten Erein argitaletxeagaz.
Testua aukeratuta, ilustratzaileen txandari eman diote hasiera. Ilustratu beharko den narrazio-testua ilustratzaileen esku jarri dute
Peru Abarka lehiaketaren blogean. Bertan aurkitu ahalko dira behin-behineko itzulpena eta oinarriak ere.