Elikadura estrategiako proiektua martxan dago eskualdean, eta maiatzaren 3an [eguena] praktika onen foroa egingo dute. Horrela, bertoko
proiektuak ezagutzera eman nahi dituzte, bai eta horiek eskualdeko garapenean izan duten
eragina ere.
Orain arte egindako elkarrizketa eta parte hartze saioetako ondorio eta ideia nagusiak azaltzeko,
eskualdeko diagnostikoa aurkeztuko dute.
Datorren asteko foroa
15:00etatik 18:00etara izango da, eta 94-616 90 88 telefono zenbakira deituta edo
jtxurruka@leartibai.com helbide elektronikora mezua bidalita
izena eman behar da. Batez ere, administrazio publikoko langileei, ekoizleei, merkatariei, ostalariei eta kontsumo taldeei zuzendutako saioa izango bada ere, eskualdeko biztanlei guztiei egin diete gonbidapena.
Orain dela bi aste egindako parte hartze saioa.
Argazkia: Leartibai Garapen Agentzia.
Parte hartze saioak. Eskualdeko elikadura estrategiaren barruko parte hartze saioak apirilaren 11n eta 12an egin zituzten hainbat sektoretako ordezkariekin, Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunean. Besteren artean, nekazariak, abeltzainak, merkatariak eta ostalariak bildu ziren, eta horiei
gaur egungo egoera eta lan ildoak aurkeztu zizkien Leartibai Garapen Agentziako zuzendariak. Hiritik At dinamizazio enpresak, bestalde,
elikadura estrategiaren prozesua nolakoa izango den azaldu zuen.
Beraien artean ezagutu eta
sinergiak sortzea izan zen saioen helburu nagusia, eta elikadura
sektorearen egoeraren diagnostikoa eginĀ zuten. Horretarako, faktore hauek aztertu zituzten: ekoizpena eta transformazioa, komertzializazioa, jendartea eta kontsumo ohiturak eta lurraldea.
Egunerokotasunean eta batez ere jarduera aurrera eramatean identifikatuta dituzten zailtasunez edo bitxikeriez hitz egin zuten. Parte hartzaileetako batzuk faktore asko partekatzen dituztela konturatu ziren, eta gai askori buruz ikuspuntu bera dutela eta zailtasun beren aurka lan egiten dutela ikusi zuten.