Dena prest dago Lea-Artibaiko automobilismo ekitaldi nagusiari hasiera emateko. Komisarioen batzarrak egin zituzten atzo [apirilak 25] eta egiaztapen tekniko eta administratiboak egiteko eguna izango da biharkoa [apirilak 27] parte hartzaileentzat lehian hasi orduko. Guztira,
67 autok zeharkatuko dituzte aurten Lea-Artibaiko errepide eta baserri bideak
VII. Lea-Artibai Rallyan. Egun bakarra izango dute aurten autoari zuku guztia ateratzeko. Denboraz neurtutako tarte guztiak zapatuan [apirilak 28] osatu beharko dituzte goiz goizetik hasi eta ilundu arte, 07:30ean hasi eta 20:02 ingurura arte hain zuzen.
Alex Maguregi markina-xemeindarrak eta Ander Txakartegi berriatuarrak Lea-Artibaiko Rallyan parte hartuko dute aurten ere.
Domekan [apirilak 22] izan zuten partaideek entrenamendu eguna, eta aurtengo lau tarteak probatzeko eta xehetasun guztiak jasotzeko aukera eduki zuten. Rallyaren antolatzaile Kastinparro Racing taldekoek azaldu zutenez, ez zen ezelako arazorik egon, eta partaideek trafiko arauak behar bezala bete zituzten. “
Nahi adina kilometro izango dituzte pilotuek rally egunean azkar joateko”.
Euskal Herriko Rally Txapelketari hasiera emango dion proban egongo dira iazko irabazleak Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola, bai eta automobilismo munduko aurpegi ezagun asko ere. Sailkapenaren borrokan ez dira faltako Lea-Artibai eta Busturialdeko pilotu eta kopilotuak,
21 autotan joango dira bertokoak.
Beste batzuren artean, proban egongo dira
Mikel Bilbao pilotu earra (Renault Clio Williams),
Txus Jaio eta
Jesus Urkidi markinarrak (Bmw 325 E30),
Gorka Antxustegi eta
Xabat Urresti markinarrak (Suzuki Swift),
Aitor Saizar eta
Mireia Saizar berriatuarrak (Renault Clio Sport),
Ivan Muñoz eta
Hodei Madariaga gernikarrak (Citroen C2 R2 Max),
Garikoitz Lopez Etxebarriko pilotua eta
Urko Pagoaga kopilotu markinarra (Citroen Saxo 16v),
Jon Erezuma aulestiarra eta
Julen Bilbao munitibartarra (BMW M3 E30),
Ioritz Odiaga aulestiarra eta
Iker Mintegia munitibartarra (Renault Megane),
Oihane Uranga kopilotu markina-xemeindarra (Honda Civic Type R),
Aitor Rocha eta
Beñat Gezuraga lekeitiarrak (Renault Clio Williams),
Oihan Erkiaga berriatuarra eta
Bernat Iraolagoitia markina-xemeindarra (Citroen Xsara VTS),
Ion Ugaldebere kopilotu gernikarra (Abarth Punto Evo),
Ander Txakartegi berriatuarra eta
Alex Maguregi markina-xemeindarra (Citroen Saxo VTS 16v),
Xabat Arrate markina-xemeindarra eta
Kaiet Bereziartua etxebarritarra (Citroen Saxo VTS 16v),
Egoitz de Luis eta
Gonzalo San Jose gernikarrak (Citroen Saxo VTS 16v),
Edu Gartzia-Salazar pilotu ondarrutarra (Citroen Saxo Vts 16v),
Lorea Revuelta kopilotu lekeitiarra (Citroen Saxo Vts 16v),
Jose Jabier Aginaga pilotu markina-xemeindarra (Ford Escort MK I),
Enrike Saizar berriatuarra eta
Julen Aranzeta lekeitiarra (Ford Escort MK II),
Anartz Arrieta eta
Iñigo Ugalde gernikarrak (BMW 325i E 36),
Ibai Zumalakarregi eta
Ibai Ajuriagoikoa gernikarrak (BMW 318 IS).
Parte hartzaile guztien emaitzak uneoro jarraitu ahalko dira. Denborak sarean jarriko dituzte ikusgai,
Fotomotor-en orrian.
HONEKIN LOTUTA: VII. Lea-Artibai Rallyko tarteak iragarri ditu Kastinparrok