Irlandan daude Lea-Artibaiko ordezkari batzuk, turismoa eta ondareagaz lotutako praktika onak ezagutzen
Leartibai Garapen Agentziko eta Lea-Artibaiko ordezkari batzuk Irlanda kostaldeko Dunfanaghy herrian daude Hericoast-Interreg Europa proiektuaren baitan eskualde horretan itsas ondarearen kudeaketa eta turismoa nola uztartzen dituzten ezagutzeko. Zehatz esateko, ondoko agintariak daude: Berriatuko alkate Jon Arriola, Koldo Goitia Lekeitioko alkatea, Jesus Iriondo Etxebarriko alkatea eta Leartibai Garapen Agentziko lehendakaria eta garapen agentziko ordezkariak.
Lan saio ezberdinen bitartez orain arte ezagutu dituzten praktika onak elkartrukatu eta Dunfanaghy-ko praktika onak ezagutzen ari dira.Irlandan daude Lea-Artibaiko ordezkari batzuk, turismoa eta ondareagaz lotutako praktika onak ezagutzen
Europako beste herrialde batzuk ere bisitatu dituzte bazkideek; Norvegia, Errumania, Italia eta Gaztela Leongo kasu arrakastasuak ezagutzeko aukera izan dute. Lea-Artibairen kasuan, ezagututako esperientziak eskualdeko hainbat eragilerekin elkarbanatu dituzte, eta eskualdeko turismo estrategiaren baitan inspirazio gisa erabili dituzte. Orain, ikasitako guztia aplikatuz, tokiko garapenean eta politika instituzionalean eragina izango duen ekintza plan zehatz bat lantzen ari dira.