686, Aulestiko Urregarai eskolakoek ikasbidairako egindako zozketaren zenbaki sariduna
Aulestiko Urregarai eskolako ikasleek ikasbidaira joateko otzara baten zozketa egin zuten. Bada, zenbaki saritua 686 izan da, eta ordezkoa 364. Jakitera eman dutenez, hamabost eguneko epean zenbaki saritua daukan txartelaren jabea agertzen ez bada, ordezko zenbakia izango da irabazlea.