Berriatuko San Gregorio Txirrindulari Sariagaz amaitu zen domekan [apirilak 29] Bizkaia 3E bira. Lizarte taldeko Dzmitry Zhiunov izan da irabazlea, eta bigarren eta hirugarren geratu dira Jokin Aranburu (Ampo) eta Andreas Miltiadis (Guerciotti-Kiwi Atlantico).
Erregulartasunaren saria ere Zhihunov-ek eskuratu du. Tarteko helmugen eta mendiko sariak, ostera, Carmelo Urbano (Bicicletas Rodriguez Extremadura) izan da. Lehenengo bizkaitarraren saria Lizarte taldeko IƱigo Elosegirentzat izan da. Azkenik, taldeko saria Lizardirentzat izan da.
Berriatuko San Gregorio Txirrindulari lasterketaren sailkapena. III. Asier Aranzeta lasterketaren sailkapenari dagokionez, horretan Jokin Aranburu (Ampo) izan zen lehena helmugaratzen. Bigarren eta hirugarren postuetan geratu ziren Dzmitry Zhiunov (Lizarte) eta Miguel Angel Alcaide (Escribano Sports Team). Mendiko saria Arturo Gravalos-ek (Caja Rural) irabazi zuen, eta tarteko helmugetakoa Angel Coterillok (Aiarabike Trek). Taldekako saria Telco.M Ederlan Frenkit taldeak jaso zuen. Lea-Artibaiko txirrindularien artean, Gaizka Sotil (Ampo) izan zen lehena helmugaratzen.
Oro har, Berriatuko lasterketan 95 txirrindularik parte hartu zutela esan dute Berriatuko Txirrindulari Elkarteko kideek. “
Markina-Xemeinen 175 txirrindulari hasi ziren, baina gero asko erretiratu egin ziren, eta Berriatuara 95 ailegatu ziren”. Kostaldean erorketaren bat edo beste egon bazen ere, domekako lasterketa gorabehera handirik barik joan zela esan dute.
San Gregorio txirrindulari lasterketako eta Bizkaia 3E birako irabazleak. Argazkia: Berriatuko Txirrindulari Elkartea.