Hamasei ekoizlek parte hartuko dute aurten Berriatuko Nekazal eta Arrain Azokan
[EGITARAUAK: jaietako egitarau osoa + kontzertuak]
Azoka Berriatuko Udalak eta Lea-Artibaiko Landa Garapenerako Alkarteak elkarlanean antolatuta dago. “Esker berezia eskaini nahi diegu azoka antolatzen lagun izan ditugun Udal Brigadari, boluntarioei eta herriko elkarteei”, esan dute. Pintxo lehiaketa. Aurten bosgarren urtez egingo da herriko elkarteean arteko pintxo lehiaketa. Horretan ondoko elkarteek parte hartuko dute: Goxalde elkartea, Milloitxarrak, Anaitasuna, Kukulumutxu eta Ondarroako Ezkilantxarri elkarte gastronomikoa (talde gonbidatua).[EGITARAUAK: jaietako egitarau osoa + kontzertuak]
Aurreratu dutenez, talde bakoitzak lau pintxo mota egingo ditu; talde bakoitzak gutxienez 200-250 pintxo egingo ditu. “Pintxoen aurre prestaketa lanak nork bere egoitzetan egin ahal dituzte, baina azken prestaketa egunean bertan azoka eremuan egin beharko dute”. Pintxo lehiaketa 12:00ak aldera hasiko da. Pintxoak dastatzeko txartelak azokan bertan egongo dira salgai; txartel bakoitzak 2 euro balioko ditu (bi pintxo dastatzeko aukera). EGITARAUAK: IAZKO AZOKA EGUNEKO ARGAZKI GALERIA