Eguenean [apirilak 26] Ondarroan, Aulestin eta Berriatuan egin zituzten mobilizazioak. Barikuan [apirilak 27], ostera, Markina-Xemeinen eta Lekeition egin zituzten; Markina-Xemeingo Bagaittun-ek deituta batu ziren herritarrak, eta Lekeition Potxuak Martxanek deituta. Azkenik, Mutrikun zapatuan [apirilak 28] batu ziren herritarrak, EMAk deituta.
Ondarroako Udala: “Gure etsipen eta haserrea erakusten dugu sententzia honen aurrean, eta justizia eskatzen duen aldarriarekin bat egiten dugu”
Ondarroako elkarretaratzea.
Horrez gain, Ondarroako eta Lekeitioko udalek sententziaren aurkako gaitzespen instituzionala egin dute. Sententziarekiko desadostasuna agertzeaz gain, biktimari eta haren senideei elkartasuna adierazi nahi izan diete. “Gure etsipen eta haserrea erakusten dugu sententzia honen aurrean, eta justizia eskatzen duen aldarriarekin bat egiten dugu. Emakume guztiek askatasunerako duten eskubidea aldarrikatzen dugu, eta, era berean, Ondarroako herriak ez duela inolako eraso matxistarik onartzen”. Bide horretatik, Ondarroako eta Lekeitioko udalek berdintasunaren alde lan egiteko konpromisoa berretsi nahi izan dute.
Lekeitioko elkarretaratzea. Argazkia: Potxuak Martxan
Markina-Xemeingo elkarretaratzea.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.