Lekeitioko Maderas Lekeitio enpresako biltegiak su hartu du gaur [apirilak 30] goizean. Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, sutea 06:50ak aldera hasi da. Enpresak urteak daramatza itxita, zehatz esanda, 2012ko urte hasieratik. Ertzainek jakitera eman dutenez, biltegi barruan oraindik ere egurra pilatuta zegoen. Hori dela eta, sutea “erraz” zabaldu da.
Kalte materiala handia izan baldin bada ere, sutea ez da inguruetara zabaldu. “Kalte pertsonalik ere ez da egon”, azaldu du Herrizaingo Sailak. Bizkaiko suhiltzaileak momentu honetan sutea itzaltzen ari dira. “Sutearen berri izan duten momentutik bertan daude suhiltzaileak. Sutea nahikoa handia izan da, eta dena ondo itzali dela ziurtatu arte hantxe egongo dira”.
Suhiltzaileek iragarri dutenez, sutea kontrolpean dago, baina nahikoa denbora beharko dute itzaltzeko, “handia” izan da eta.
Maderas Lekeitio erreten. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.