Getaitri Triatloi Klubak eta Gipuzkoa eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta Getariako IV. Triatloia lehiatu zen atzo [apirilak 29] esprint distantzian (0,750km – 20km – 5km). 410 triatletak parte hartu dute Euskal Herriko zirkuituko lehen triatloian eta Lea-Artibaiko triatletak aurrean ibili dira; Lekeitioko Garraitz Kirol Taldeko
Mireia Arrillaga Murelaga emakumezkoetan hirugarrena izan da eta Amandarri Triatloi Klubeko
Haritz Garate Txurruka gizonezkoetan zazpigarrena.
Mireia Arrillaga Getariko podiumean. Argazkia: Garraitz Triatloi Taldea
Garraitz Kirol Taldeko bederatzi triatletak parte hartu zuten Getariko proban, zazpi gizonezkok eta bi emakumek, eta emaitzekin pozik agertu da taldea. Mireia Arrillaga Murelaga 3.a izan zen absolutu mailan 01:17:12 denbora osatuz,
Paula Ugarteburu Etxebarriak kadete mailako 4. postua eskuratu zuen 01:43:45 denbora eginda,
Julen Zamora Jauregi lehenengoa izan zen kadete-mutil mailan (01:13:02) eta
Antxon Goitia Goitia maila bereko 2.a geratu zen (01:15:05).
Maila handia erakutsi zuen Amandarri Triatloi Klubeko kirolariek ere. Haritz Garate Txurruka aurrean ibili zen eta zazpigarrena sartu zen Getariko helmugan 01.05.49 denbora bikaina eginez. 23 urtez azpikoetan, berriz, 3.ena izan zen
Paul Goitia, eta gainera, Getariko proban parte hartu zuten 34 taldetatik gizonezkoen mailako 4.ena izan zen Amandarri. Haritz Garate Txurruka,
Josu Vallina Larreategi (1.12.44) eta
Alejandro Astaburuaga Egaña (1.12.59) izan ziren helmugan sartu ziren taldeko lehen hirurak.
Ondarroako Koaxi triatloi taldeko neskak ere marka onak egin zituzten. Emakumezkoetan 21. postua lortu zuen
Nagore Elu Arantzamendik (01.28.00) eta beteranoen mailan lehenengoa izan zen
Arantza Burgoa Agirregomezkorta (01.29.33).
Beteranoen mailako bigarren postua lortu zuen bestalde,
Zorion Kareaga Laka Markina-Xemeingo Alarabi triatloi taldeko kirolariak. Absolutu mailan 20.ena izan zen Kareaga proba 01.09.18 denboran osatuta.