940 mendizalek parte hartu zuten domekan [apirilak 29] Lekeitioko inguruetan zehar egin zen mendi martxan. Lekeitioko Mendi Martxa 08:00etan hasi zen ibilbide luzeagaz eta
22 kilometro inguruko buelta eman zuten parte hartzaileek. 10:00etan atera ziren, berriz, ibilbide laburreko partaideak,
11 kilometro eta erdi osatu zituzten.
Antolakuntzagaz eta ibilbideagaz “pozik” agertu ziren parte hartzaileak amaieran. Bizkor ibili ziren lehenengoak, lasaiago hartu zuten laburrean parte hartzera animatu ziren ume, gazte eta nagusiak.
Lekeitioko Mendi Martxa. Argazkia: Lekeitioko Udala