2017 eta 2018an jaiotako umeei ongi etorri ekitaldi berezia egin zieten domekan [apirilak 29] Etxebarrian. Euskara Batzordeak eta udalak lehen urtez antolatutako
Ondo Etorri Etxebarritar Gaztea ekitaldiak herritar ugari bildu zituen udaletxeko harrerako aretoan.
Ondo etorri etxebarritar gaztea ekitaldian parte hartu zuten ume, guraso eta udal ordezkariak. Argazkia: Etxebarriko Euskara Batzordea
Iaz eta aurten jaiotako
hamar etxebarritarrei egin zieten harrera, bai eta hauen familiei ere. Horretarako
aurreskua dantzatu eta
opariak ere eman zieten, beti betiko kanten liburuxka bat eta baita haurrentzako toaila, adur zapi eta poltsatxo bat ere.
Etxebarriko Euskera Batzordeko zinegotziek, Jesus Iriondo alkateak eta herriko talde –Erretiratuen elkartekoek eta Guraso Elkartekoek– eta eskolako umeek ere parte hartu zuten ekitaldian; umeek
bertsoak abestu zituzten eta nagusiek umeak zaindu eta baloreen transmizioan lagunduko zutela azaldu zieten. Guztien artean euskara maitatzen irakatsiko zietela ere agindu zieten etxebarritar berriei, eta bide horretan, euskal kantak
abestu zizkieten guztiek batera.
Etxebarriko udaletxeko aretoa jendez beteta jaioberriei egindako harrera ekitaldian. Argazkia: ETxebarriko Euskara Batzordea
“Ekitaldi polita izan da eta adin guztietako etxebarritarrak bildu ditu. Herritar modura denok daukagu jaiberrienganako betebeharra eta euskaldunak izanik euskara maitatzen irakatsi behar diegu”, azaldu du Mari Karmen Bustindui zinegotziak.
Ekitaldia amaitzeko kopaua egin zuten udaletxean bertan.