Sukaldaritza ikastaroa emango dute Aulestin, hilabete honetan
San Blas Aulestiko hirugarren adineko eta pentsiodunen elkartearen eskutik, Sutegibarri txokoan emango dute ikastaroa datozen lau eguenetean (maiatzak 10, 17, 24 eta 31). Bi orduko saioak izango dira; 19:00etan hasi eta 21:00ak arte egongo dira txokoan.
Parte hartzeko Josune eta Kantoiko janari dendenetan izena eman behar da, eta barikua [maiatzak 4] da izena emateko azken eguna. Ikastaroa aurrera ateratzeko eta gutxieneko talde bat ziurtatzeko ahalik eta arinen izena emateko eskatu dute.
Ikastaroan edozein herritarrek parte hartu lezake. Hain zuzen, elkarteko bazkideek 10 euro ordaindu behar dituzte, eta bazkide ez direnek, ostera, 15 euro.