Amorotoko, Aulestiko, Gizaburuagako, Mendexako eta Munitibarko ume zein gaztetxoek eta horien gurasoek egun pasa ederra egin dute gaur [maiatzak 5] Munitibarren ospatu den
Lea Ibarreko Umeen Egunean. Puzgarriak, aurpegiak margotzeko txokoa, txapa tailerra, txikientzako ludoteka eta era askotako jolasekin gozatzeko aukera eduki dute Munitibarko plazan.
Puzgarriak.
Aurpegia margotzeko txokoa.
Egurrezko jolasak.
Eguna borobiltzeko, gainera, Asier Kidam
magoaren
Aroak eta mirariak magia ikuskizuna egon da udal aretoan. Eta ospakizunagaz amaitzeko, txokolate jana eduki dute.
Magia ikuskizuna egon da udal aretoan.