Pentsio duinak eskatzeko protestak hasi zirenetik, Lea-Artibaiko pentsiodunak hainbat elkarretaratze egin izan dituzte. Eta egoerak bere horretan jarraitu bitartean, batzen jarraituko dutela esan dute. Zapatuan [maiatzak 5], Aulestiko pentsiodunak batu ziren, plazan; 122 lagun batu ziren pentsio duinak aldarrikatzeko. Astelehenean, ostera, Ondarroan ere batu dira, Alamedan.