Emaitza bikainak lortuta bueltatu da Senperetik Amandarri Triatloi Taldea. Taldekako erlojupeko triatloia lehiatu zuten zapatuan [maiatzak 5], eta proban parte hartu zuten 70 taldeen artean nagusitu zen
Joseba Iturraspe,
Jesus Mari Valencia eta
Haritz Garatek osatutakoa.
Amandarriko Joseba Iturraspe, Jesus Mari Valencia eta Haritz Garate taldekako erlojupeko triatloiko saria hartzen podiumean. Argazkia: Amandarri TT
Amandarriko bost talde aurkeztu ziren zapatuko erlojupekora, euretako bat mistoa. Danetara taldeko 20 kirolari baino gehiagok parte hartu dute asteburuan Senperen egon den triatloi ekitaldietan.
Taldekako proban bigarrena Atletico San Sebastian izan zen eta hirugarrena Delteco Eibar.
Txapeldun. Asteburua amaitzeko, gainera, atzo [maiatzak 6] proba olinpikoa jokatu zen, eta Amandarriko bost kirolarik parte hartu zuten, eta horretan ere emaitza onak lortu zituzten. Izan ere,
Haritz Garatek irabazi zuen proba
01.58.25 denbora eginez. BeƱat Arnaiz izan zen bigarrena (02.01.14) eta Gorka Bizkarra hirugarrena (02.01.41).
Haritz Garate lekeitiarra erdian Proba olimpikoa irabazi ondoren. Argazkia: Amandarri TT
Bestalde, Markina-Xemeingo Alarabi Triatloi Taldeko
Zorion Kareagak bosgarren postua eskuratu zuen 02.04.11 denbora eginda. Gizonezkoen beteranoen arteko irabazlea izan zen markina-xemeindarra.