Bilbon, Gasteizen, Donostian, Iruñean eta beste hainbat udalerrietan ere ikusi ahal izango da asteburuan [maiatzak 11,12,13] Jose Maria Arizmendiarrieta kooperatiba mugimenduaren sustatzaile izan zen apaiz markinarrari buruzko Arizmendiarrieta. El hombre cooperativo film dokumentala. Gaizka Urresti zuzendariak egindako filmaren lehen emanaldia Arrasaten egin zen joan den asteburuan, eta beste zinema aretoetara ailegatuko da orain.
Gaizka Urrestik 2013an ekin zion proiektu hau garatzeari. Dokumentazio lan sakona egin eta Arizmendiarrieta ezagutu edota berarekin lan egin zuten ia 40 lagun elkarrizketatu ditu MCCren fundatzailearen inguruko ikuspegi pertsonala islatzen duen lana osatzeko.
Dokumentala Euskal Herrian eta Erroman filmatu du, eta Mondragon Taldeko fundatzailea izan zenaren senitarteko, ikasle eta adituek hartu dute parte. Kepa Junkerak jarri dio soinu banda filmari. 2016an egin zituen filmaketak Barinagan.
Ekintzailea. Arrasateko Kooperatiben Mugimenduaren sortzailea, apaiz eta pentsalari bikaina izan zen Jose Maria Arizmendiarrieta Madariaga. Markina-Xemeingo Barinaga auzoko Iturbe baserrian jaio zen 1915eko apirilaren 22an eta 1976ko azaroaren 29an hil zen Arrasaten. Arrasateko San Joan Bataiatzailearen parrokiako apaiz laguntzaile izan zen 25 urtez, eta enpresaren kudeaketari buruzko kontzepzio aurrerakoi eta ausart baten bitartez Arizmendiarrietak eta bere giza taldeak abian jarri zuten industria azpiegitura garrantzitsua, mundu osora zabaldu dena.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.