Maiatzaren 18tik 20ra bitartean,
Iparraldeko Haizeak jaialdia ospatuko da Lekeition hamazortzigarren urtez. Iparra eta hegoa batuko dituen aurtengo jaialdirako egitarau oparoa prestatu du Aittitta Txiki kultur taldeak. Urtero modura, ekintza nagusietako bat herriko kuadrilla asko batzen dituen
Gixau Txapelketia izango da, eta bertan parte hartzeko epea zabaldu dute antolatzaileek.
Maiatzaren 19an prestatu beharko dute lekeitiarrek gisatua.
10:00etatik aurrera hasiko dira kuadrillak lanean, haragi gisatu gozoena zeinek prestatzen duen argitzeko. Eskolapea edo tabernen aurrekaldea izango dira prestaketetarako lekuak, eta antolatzaileek zehaztu dutenez, janariaren prestaketa ezingo da lokal barruetan egin.
Gisatu Txapelketako epaimahaia jakiak probatzen.
Parte hartzaileei 2 kg okela, 3kg patata, piper berdeak eta tipula bat emango dizkiete Aittitta Txikikoek, eta 10 edo 12 puska izan beharko ditu gutxienez lehiaketara aurkezteko. Horrez gain mahaiak eta aulkiak ere eskuratu ahalko dituzte. “Mahaiak 4 euro ordaindu behar dira eta aulkiak 2 euro”.
Animazioa. 13:30ean aurkeztu beharko dira kazolak Eskolapean eta epaimahaikoek guztiak probatu eta hartuko dute erabakia. Sari banaketa
18:00etan egingo da.
Kuadrillek gisatuak prestatu bitartean ez da Eskolapean girorik faltako. Gaiteroak, txistulariak eta txaranga ibiliko dira kalerik kale giroa alaitzen, eta 13:30ean
txikiteo kantatua egongo da Kuxkuxtu txarangak lagunduta.
Gisau txapelketan parte hartzeko izena aldez aurretik emon behar da kultur etxean edo a
ittittatxiki@hotmail.com helbide elektronikora idatzi; azken eguna maiatzaren 16a izango da. «Herritar guztiak animatzen ditugu parte hartzera, giro polita egoten da eta», azpimarratu dute antolatzaileek.