Zapatuan [maiatzak 12] ospatuko dute Baserri eta Okela Eguna. Iazko arrakasta ikusita, aurten 27 bildots erreko dituztela aurreratu dute,
iaz baino hiru gehiago. Bestalde, azokan hamar ekoizle inguru egongo dira.
Jaiaren baitan, eguerdian Mendi Jakintzie Berreskuratu ekimena aurkeztuko diete herritarrei. «Gandixa parean, Santa Eufemirutz joaten, gerra sasoiko aztarnak daude: elur zuloak, lubakiak, bunkerra… Horiek garbitzeko eta ondarea berreskuratzeko auzolana egitea proposatu nahi diegu herritarrei». Aurreratu dutenez, auzolana ekainaren 17an egiteko asmoa daukate. «Deialdia bihar egingo dugu».
Auzolana egin eta gero, ekimenak epe luzera inguru horietan bisita gidatuak egitea ere aurreikusten du. Eta horren guztiaren berri emango dute bihar eguerdian, jaiaren baitan egingo den aurkezpenean.
Egitaraua:
- 10:00. Azokaren irekiera, Plazabarripean.
- 11:45. Mendi Jakintzie Berreskuratu ekimenaren aurkezpena.
- 12:30etik aurrera. Bildots pintxoen dastaketa.
- 15:00. Azokaren itxiera.
- Goiz osoan. Tailerra Sustraiak Naturaren eskutik eta ardi txirrista erraldoia.
- 19:00. Erromeria ibiltaria Agosti ta Barrena trikitilariekin, Itsas-Lurretik hasita, tabernaz taberna.
- 20:00. Atom Rhumba taldearen kontzertua, Uhagonen.