Lea-Artibai Amankomunazgoak jakitera eman duenez, Gababus zerbitzua zapatuan [maiatzak 12] hasiko da berriro ere funtzionatzen. Berriatuko San Gregorio jaietan egingo du lehenengo zerbitzua. Eta irailaren 21era arte martxan egongo dela esan dute. Zerbitzua 14 eta 29 urtera arteko gazteei zuzenduta dago.
Udal bakoitzak bere egutegia zehaztu du, eta aldaketaren bat edo beste egon ahal bada ere, ondokoa izango da Gababusare egutegia:
- Amoroto: ekainak 9 (Oletako jaiak) eta uztailak 6
- Aulesti: irailak 21
- Berriatua: maiatzak 12
- Etxebarria: uztailak 27
- Ispaster: uztailak 27
- Lekeitio: irailak 1, irailak 5 eta irailak 7
- Markina-Xemein: uztailak 13 eta 14
- Mendexa: abuztuak 2
- Ondarroa: maiatzak 19 (Antxoa Eguna), ekainak 30 (Zapato Azule), abuztuak 16 eta abuztuak 17
- Ziortza-Bolibar: abuztuak 4
Gababus zerbitzua 2013an jarri zuten martxan, gazteek eskualdeko herriko jaietara autobusez joan ahal izateko.
Lehenengo urte hartan 1.533 erabiltzaile eduki zituen, eta urtez urte erabiltzaileak gehitzen joan dira. Hala,
2017an 4.733 zenbatu zituzten.
Amankomunazgoak Lea-Artibaiko hamabi udalekin batera eskaintzen du zerbitzua. “Modu horretan, gazteek eskualdeko jai garrantzitsueetara modu seguruan joan eta itzultzeko aukera bermatzen da, gertatu ahal diren istripu edo ezbeharrak saihestuz.