Realak eta
Athleticek egin modura, SD Eibar taldeak ere ekainaren 3an Lekeition ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren Jaia babestu du. Jaiari emandako babesa islatzeko, Lekeitioko Eskola Publikoko ikasleei harrera egin diete Eibarko jokalariek, Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak eta teknikari batzuek, Ipuruan. “
Zapran Gagoz leloa daukan kartelagaz argazkia ateratzeaz gain, ikasleek jaiaren berri eman eta solasalditxo bat eduki dute, giro atseginean”.
Lekeitioko Eskola Publikoko ikasleak eta SD Eibar taldeko kideak, Ipuruan. Argazkia: Zapran gagoz
Ikasleek, gainera, Ipuruako palkoetako eserlekuan eta ordezko jokalarien aulkietan jartzeko aukera eduki dute. “Prentsa aretoa bisitatu eta zelaia ere zapaldu dute. Ipurua ondo ezagutzeko aukera eduki dutela esan ahal dugu”.
Lekeitioko Eskola Publikoko komunitate osoak SD Eibar talde osoari eskerrak eman nahi izan dizkie, “erakutsitako gertuko tratuagatik eta konfidantzagatik”.
HONEKIN LOTUTA: