Bildotsa dastatzeko gogoz hurreratu dira herritarrak Markina-Xemeingo Baserri eta Okela Egunera
[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Bitxia bada ere, urtez urte gero eta gehiago dira bildots pintxoak erosi eta plastikozko ontzian edo plastikozko poltsetan etxera eramaten dutenak. Mendi Jakintzie Berreskuratuz egitasmoaren aurkezpena. Bildots pintxoak dastatzen hasi aurretik, herritarrek Mendi Jakintzie Berreskuratuz izeneko egitasmoaren berri eduki dute.[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Azaldu dutenez, ekainaren 17an, auzolana oinarri hartuta, Santa Eufemira bidean dauden 36ko gerrako aztarnak (elur zuloak, lubakiak, bunkerra…) garbitu eta berreskuratzea du helburu egitasmoak. “Gure asmoa da herri baso hori ezagutzera eman, ingurua garbitu eta bisitagarri uztea. Udalak utziko dizkigu auzolanerako baliabideak, eta herritar guztiei ekintzan parte hartzeko gonbitea egiten diegu”. Egitasmo nola sortu zen eta zehaztazun gehiago azaltzeko, ekainaren 15ean hitzaldi bat eskainiko dutela esan dute, Uhagon kulturgunean.